Skip links

Esne biziaren zaporea esnekietan

aralarren bisitagai

Pausoz pauso

Bisitaren nondi-norakoak

1. Bisitatu

Iztuetan gure lanaren parte da gure bizimodua eta balioak gizarteratzea. Horregatik gure baserria bisitatzera gonbidatu nahi zaitugu. Gure egiteko moduak ezagutzeaz gain, bisitan, Iztueta goi-mailako produktuak dastatzeko aukera izango duzu, eta bide batez, Lazkaomendiko ingurune paregabeaz gozatuko duzu.

2. Ikusi

Gure animaliak, ukuilua, zelaiak, esnetegia eta orokorrean gure baserria erakutsi nahi dizugu. Esnekien prozesua nola ematen den aurrera ere ikusiko duzu.

3. Entzun

Bisitaldian zehar, gure bizimoduaren inguruko azalpenak entzungo dituzu: nolakoa den baserriko egunerokoa, zenbat aldatu diren lanak urteetan zehar…. Noski, guk ere, zure zalantzak gustura erantzungo ditugu.

4. Dastatu

Bisita amaitzeko, Iztueta goi-mailako esnekien dastaketa gastronomikoa egingo dugu, zentzumen guztiak piztu eta kalitatezko eta bertako produktu osasuntsuek utzitako ahozapore onarekin egin dezazun etxera buelta.

Iztueta baserria ezagutu

Erretserba egin

Iztueta baserria ezagutu

Erretserba egin

Zeinentzako?

Talde ezberdinentzako prest

FAMILENTZAKO

TALDEENTZAKO

ENPRESAK

EUSKAL KULTURA

Bisitaren eguna osatu nahi?

Aralarren gaude, planik ez zaizu faltako.
  • Mundu mitologiko eta magiko bat ezagutu Aralako parke naturalean, leiendaz eta istorio harrigarriz betetako ingurua.
  • Natura, gastronomia eta kultura batzen dituen Idiazabalgo gaztaren ibilbidea egin.
  • Euskal Herriko merkatuetan erreferente den Ordiziako Azoka bisitatu eta bere produktu eta giroaz gozatu.
  • Ikus dezakezunez, hamaika aukera dauzkazu Iztuetaren inguruetan, Goiturren eskuratu dezakezu informazio gehiago, Goierriko dinamizazio eta promozio turistikorako elkartean.