Aitortutako lana
Iztueta Azpikoa baserrian belaunaldiak daramatzagu lurretik eta gure abereetatik bizimodua ateraz. Lurrari loturiko jarduna da, gure arbasoen jakintza eta naturarekin zuten harreman zuzena mantentzen duena.
Ingurumena zainduz, gure abereen ongizatea bermatuz eta modu jasangarri eta duinean lan eginez, kalitatezko esnea lortzen dugu gure bezeroei elikadura osasuntsua eskaintzeko. Beti euskal baserria eta ondarea babestea jomugan.
Baserria
Gure zelaiak
Gure zelaietako belarra gure behien elikagai nagusia izanik, hauen zaintza eta lanketak bere biziko garrantzia dute Iztuetan. Gure behi kopuruak, zelaien azalerarekin lotura zuzena du. Bien arteko orekak elikadura jasangarri bat ziurtatzen duelarik.
Gure behiak
Iztuetan oso garbi dugu gure behien ongizateak duen garrantzia. Beraiek eskaintzen diguten esnea da, gure sorkuntza guztien oinarria. Esnea goi mailakoa izateko, behien bizi maila ere halakoa izateaz arduratzen gara.
Elikadura
Behien elikadura oso garrantzitsua da. Abereen osasunean eragin zuzena dauka, baita esnearen ezaugarrietan eta zaporean. Iztuetan janaren nahasketa prestatzerakoan, nahiago dugu esne kantitate handiari baino estresik gabeko elikadura osasuntsu eta orekatu baten alde egin. Honela behien baldintza ezinhobeak eta kalitate goreneko esnea ziurtatzen ditugu.
Ingurugiroa
Izutetan pertsonen ongizatea eta osasuna helburu izanik ingurugiroarekiko jasangarriak diren produktu osasuntsuak eta zaporetsuak eskeintzen ditugu. Gure aktibitatea animaliei eta lurrari loturik egonda, gure etorkizuna bermatzeko Iztuetako persona guztien zereginaren parte da ingurugiroarekiko jokabide egokiak eta etengabeko hobekuntzak bultzatzea.
Dakitenek diotena
Alina de Castro, albaitaria
Animaliak konfort maila onean bizi diraeta zentzu guztietan bikaina den esnea da horren emaitza
Malen Sarasua, Leartikerreko elikadura ikerlaria
Goi-mailako esnetik abiatuz, lehengai naturalak erabiliz eta teknologikoki oso ondo garaturiko elaborazio prozesuen bidez, zentzu guztietan bikainak diren esnekiak egitea lortu dute
Iker Martinez, Kuko jatetxeko sukaldaria
Nortasun betez egindako produktuak dira Iztuetarenak. Beti kalitatezko osagaiak erabiliz eta behar den mimoa emanez
Leire Arandia, D’Elikatuzeko elikadura dibulgatzailea
Etxeko eta kalitatezko produktuetan sinistuta, Iztuetak esnegintzaren heziketan eta kultur
ondarearen zabalkundean jarduteko apustua ere egiten du
Dakitenek diotena
Alina de Castro, albaitaria
Animaliak konfort maila onean bizi dira eta zentzu guztietan bikaina den esnea da horren emaitza